Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta SOS Deiek jakinarazi dutenez, 09:20 aldera erori da teilatua. Pertsonaren bat autoen artean zegoelakoan larrialdi zerbitzuak joan dira bertara, baina autoetan ez zegoen inor. Bertara joan dira, halaber, suhiltzaileak, Udaltzaingoa eta Guardia Zibila.
Eguraldiak okerrera egin du azken orduetan, eta, tenperaturak jaitsi eta euria botatzearekin batera, haizeak gogor jo du zenbait tokitan. Ertzaintzak kontuz gidatzeko eskatu du, euriteen eraginez putzuak sortu baitira errepide ugaritan.