Urte zahar egunaren bezperan desgaertu zen Berrizko 19 urteko gaztea Gorbeia mendiaren inguruetan. Gerora agertu ziren haren motxila eta beste zenbait gauza Legutio inguruetan, eta azken asteetan Urrunagako urtegi inguruan aritu dira haren bila.
Desagertu zela hogei egun bete ziren atzo, eta haren familiak laguntza eskaera berri bat egin du sare sozialetan, esanez, gaztearen arrastorik izanez gero, jotzeko berehala larrialdi zerbitzuetara.
Zabaldu mesedez!! Bere bilaketarako edozein laguntza eskertzen da. Difúndelo por favor!! Se agradece cualquier ayuda para su búsqueda. pic.twitter.com/V4SMPMwFI4
— Miren Barcena Amezua (@miirenbarcena) 2018(e)ko urtarrilak 19