Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart gauerdi aldera piztu zen sutea, hutsarazi zuten eraikinaren behealdean dagoen denda batean.
Suhiltzaileek, bertara joan, eta sua itzali zuten. Aurreneko hipotesien arabera, ezbeharrez piztu zen sua dendako erakusleihoan. Hogei pertsona aterarazi zituzten etxetik, baina gauean bertan itzuli ahal izan dira etxera.