GIZARTEA

Hogei pertsona etxetik aterarazi dituzte Donostian, sute baten ondorioz

Parte Zaharreko Kale Nagusiko taberna batean piztu da sutea, goizeko zazpiak aldera. Ez da inor zauritu.

2013ko uztailaren 24a
11:01
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Kale Nagusiko 18. atarian dagoen taberna batean hasi da sutea. Ke handia sortu du, eta hogei pertsona aterarazi dituzte etxetik, badaezpada.

Suhiltzaile ugari joan dira bertara, eta 08:30erako kontrolpean zuten sutea. Hala ere, bertan jarraitu dute lanean, eraikuntza hozteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.