Javier Martinez Llort hiltzeaz akusatutakoei hogei urteko kartzela zigorra ezarriko diete. Hilketa egitea leporatu dieten bi lagunek hamaseina urteko kartzela jasoko dute hilketagatik; horrez gainera, lapurreta bat bortxaz egiteagatik, launa urteko kartzela zigorra jasoko dute gertaeretan inplikatutako hiru lagunek. Tuteran (Nafarroa) hil zuten Martinez Llort, 2010eko apirilean. Eskuko telefonoa lapurtu nahi izan zioten hiru lagunek, baina Martinezek kontra egin zien; epaileak frogatutzat jo du bik hil zutela Martinez, kolpeka, eserleku batetatik hartutako oholarekin. Hirugarren lagunak ez zuela hilketan zuzenean parte hartu ebatzi du epaileak; baina lau urteko zigorra eman dio, indarkeriaz egindako lapurretagatik. Hildakoaren amari 150.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote, neska-lagunari 70.000 eurokoa, eta anaiari 20.000 eurokoa.
Bestalde, Hugo Manzanillasen heriotza zinpeko epaimahai batek epaituko duela jakin zen atzo. Azaroaren 27an hil zuten Manzanillas, Tuteran. Bi akusatuak kartzelan dira.
Hogei urteko kartzela zigorra ezarriko diete Javier Martinez hil zutenei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu