euskal herria

Hogei urteko zigorra Aspiazu, Carrera, Iriondo eta Iruretagoienari

Frantziako justiziak hala ebatzi du. Beste sei auzipetuei 8 eta 18 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete. 2008an Landetan Orioko familia bati furgoneta lapurtu eta Oropesan (Herrialde Katalanak) atentatu bat egiten saiatzeagatik epaitu dituzte hamar lagun Parisen. 

2013ko martxoaren 13a
19:23
Entzun

Goizean auzipetu guztien izenean hitz egin du Aitzol Iriondok, azken hitza hartu duenean. Gogoratu du otsailaren 18an epaiketa hasi zenean proposamen zehatz bat egin zietela Espainiako eta Frantziako gobernuei negoziazio mahai batean esertzeko. Orduko hartan ETAren izenean esan zuten sentitzen zutela "gatazkan erantzukizunik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kalteak izan dituzten herritarrei" sortutako mina.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak, ordea, gaur goizean bertan Kongresuan UPDren galdera bati erantzunez esan du ez dutela ETArekin negoziatuko. "ETAren aurka betiko adorearekin jardungo gara. Desegin beste aukerarik ez zaio geratzen ETAri. Guk legea betearaziko dugu", adierazi du.

Epaiketa, epaiaren zain

2008an Landetan Orioko familia bati furgoneta lapurtu eta Oropesan (Herrialde Katalanak) atentatu bat egiten saiatzeagatik epaitu dituzte hamar lagun Parisen. Iriondok bere agerraldian zilegitasuna ukatu dio Parisko Epaitegiari euskal herritarrak epaitzeko, eta esan du euren kontrako epaia aspaldian hartu zutela Espainiako eta Frantziako gobernuek; iragarri du urte askotako zigorra ezarriko dietela.

Iriondok, gainera, "bi estatuek hildakoak" eta sasian daudenak gogoratu ditu. Xabier Aranburu presoak jasan dituen "tratu txarrak" salatu ditu, martxoaren 4an Seyssesko espetxeko funtzionario batekin istilu bat izan ostean. Gose greban ere izan zen Aranburu, baina baldintzak hobetuta, utzi egin du. Auzipetuek, gainera, Jon Anzarekin gertatutakoa argitzeko ere eskatu zuten epaiketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.