Gaurkoarekin, bi hamarkada egin ditu desfilatzen Jaizkibel konpainiak. 08:20an zuten ordua, eta orduan abiatu da alarde parekidearen desfilea, euripean. Ibilbidean, txaloak, txistuak eta "kanpora" oihu batzuk. Eta ohiko plastiko beltzak. Aurten, ohi baino lehenago, Kale Nagusian sartu aurretik ere jarri baitituzte.
Udaletxe aurrean, ordezkari politiko ugarik txalotu dute Jaizkibel konpainia. Tartean zen Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida. EH Bildu eta Ahal Dugu-ko ordezkariek ere harrera egin diote alarde parekideari. Besteak beste, Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako EH Bilduko Gipuzkoako zerrendaburua zegoen bertan. Asaldatuta azaldu da Kale Nagusian ikusi duenarekin: "Oso triste nago".
Aurrera doa Jaizkibel @berria#alardeapic.twitter.com/TJDBAT9GAy
— Maialen Unanue (@m_unanue) 2016(e)ko irailak 8
Antza, hau da normalizazioa Hondarribian, jaietako egun handienean. Badator Jaizkibel udaletxera @berria#alardeapic.twitter.com/uVzCKwamjT
— Maialen Unanue (@m_unanue) 2016(e)ko irailak 8