Hollande: "Ekintza hauek erakusten dute gerran gaudela"

2015eko azaroaren 18a
21:25
Entzun

Zazpi orduko polizia operazioa amaitu ostean, agerraldia egin du Francois Hollande Frantziako presidenteak: "Ekintza hauek erakusten dute gerran gaudela. EIk armada bat, baliabide ekonomikoak eta Europan konplizeak ditu".

Hollandek nabarmendu du "herrialde osoari" egin diotela eraso "irudikatzen dituen balioengatik", eta gaineratu larrialdi egoerak "askatasunen behin-behineko muga batzuk justifikatu" egiten dituela.

Manifestazioak, debekatuak

Horrela gauzak, Laurent Fabius Frantziako Atzerri ministroak esan du azaroaren 29tik abenduaren 12a bitartean ez dituztela baimenduko manifestazio jendetsuak. Klimaren aldaketari buruzko goi bilera egun horietan izango da Parisen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.