Hollandek dio "ETAren amaierak" PSOE lagunduko lukeela hauteskundeetan

Felipe Gonzalez goraipatu du Frantziako PSren presidentegaiak, "ETAren aurkako borroka irabaztea zer zaila den baitaki".

2011ko urriaren 19a
21:45
Entzun

Francois Hollande PS alderdiko presidentegaia Alfredo Perez Rubalcaba PSOErenarekin bildu da gaur Madrilen, eta horren lana goraipatzeaz gain esan du, "ETAren amaierak" azaroaren 20ko hauteskundeetan lagunduko lituzkeela sozialistak. PSOErentzat "garaipen handia" litzatekeela adierazi du. "Espainiako hautesleengana harro zuzentzea ahalbidetuko lizueke", esan die.

Hollandek Rodriguez Zapateroren lana ere goraipatu du, eta Frantzian zer garrantzia izan duen bakakitela esan du. "Frantziako Gobernuak eta ondorengoek badakite Zapatero eta Rubalcaba izan direla terrorismoaren aurkako borroka aurrera eraman dutenak", zehaztu du. Felipe Gonzalez ere goraipatu du, "borroka hori irabaztea zer zaila den baitaki".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.