Europan bost milioitik gora judu hil zituzten naziek 1933tik 1945era. Horietaz gain, milaka gerra preso eta preso sozial ere hil zituzten naziek kudeatutako kontzentrazio esparruetan. Biktima horien guztien artean baziren euskal herritar ugari ere. Guztiak oroituko dituzte Holokaustoaren Nazioarteko Egunean, urtarrilaren 27an.
Euskal Herrian ere egingo da ekitaldirik. Donostian, esaterako, Sare Antifaxistak antolatuta, ekitaldia egingo dute 13:00ean, Iragana oroitzen etorkizun hobe batean hezituko dugu lelopean. Bertan, Donostiako 21 biktima omentzeaz gain, 59 gipuzkoar eta Hego Euskal Herriko 185 euskaldun ere oroituko dituzte.
[vimeo]https://vimeo.com/199782772[/vimeo]