Aurkikuntza horrek hominidoen jatorriaz orain arte zeuden usteak aldatuko lituzke; izan ere, Etiopian topatu dute orain arteko Homo Sapiens zaharrena. Aldizkariaren arabera, aurkikuntzak frogatzen du Homo Sapiensak Afrikako kontinente osoan zehar egon zirela.
Leipzigeko (Alemania) Max Planck Institutuko paleoantropologo Jean-Jacques Hublinek koordinatu du ikerketa. Uste dute topatutako aztarnek 315.000 urte inguru dituztela; orain arte topatutako zaharrenek, ordea, 200.000 zituzten.
Garezur arrastoak topatu ditutze Yebel Irhuden, eta, ikerlarien arabera, "ezaugarri mosaikoa" aurkezten dute; tartean, "aurpegiaren, barailaren eta hortzen morfologia". Yebel Irhud 1991n topatutako aztarnategi bat da, eta hainbat aurkikuntza egin izan dituzte bertan.