Gay eta Lesbianen Askastasun Eguna

Homofobia salatuko dute gaur gay eta lesbianek bazter guztietan

Gaur, ekainaren 28arekin, Gay eta Lesbianen Askatasun Eguna dela eta, kolektibo horien aldarrikapenak entzungo dira Euskal Herri guztian. Bi aldarrikapen izango dira ekitaldien ardatz: homofobiaren salaketa eta ikusgarritasuna. Hiriburuetan egingo dira manifestazioa zein bestelako ekitaldi nagusiak. Miarritzen, berriz, joan den larunbatean egin zuten manifestazioa.

2004ko ekainaren 28a
10:36
Entzun
Gay eta lesbianak batzen dituzten kolektiboek beren aldarrikapenak inoiz baino ozenago aterako dituzte gaur plazara, hain zuzen ere, Gay eta Lesbianen Askatasuna Eguna delako. Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan manifestazioak egingo dira gaur arratsaldean: Bilbon, Zabalburu plazan, 20.00etan; Donostian, Bulebarrean, 20:00etan; Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan, 20:00etan; eta Iruñean, Autobus geltokian, ordu berean. Homofobia salatuko dute, eta, halaber, gay eta lesbianen ikusgarritasuna aldarrikatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.