Hedabideei zuzenduko die aurten Bizkaiko Foru Aldundiak homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako egunaren (maiatzak 17an) inguruko kanpaina. “Gizarte bidezkoago batean sexu eskubideak errespetatu behar dira, horiek ere giza eskubideak direlako, eta hor zeresan handia dute komunikabideek”, adierazi du Pilar Ardanza Gizarte Ekintza diputatuak. Azken urteetako aurrerapausoak “hedabideen (oro har) babes irmoarekin” egin direla erantsi du, baina LGBTI pertsonen eskubideen defentsaz “harago joan beharra” nabarmendu du: “Aurkako ikuspegiak eta aurreiritziak zein difamazioa sor ditzaketen erretorikak bereizi behar dituzte kazetariek”.
Horretarako tresnak emateko prest agertu da diputazioa. LGTBI elkarteekin batera, hedabideentzako hamar gomendio biltzen dituen idatzia landu du; besteak beste, gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen bizipenak eta beharrak ikusgai egitea eta eragileekiko lankidetza sustatzea aholkatu du. Bizkaian argitaratzen diren komunikabide nagusiek bat egin dute kanpainarekin eta dekalogoarekin; 25 inguru dira, tartean, BERRIA.
Gaur goizean bildu dira hedabideotako ordezkariak Bizkaiko Foru Jauregian. Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak egin die harrera, eta eskerrak eman dizkie ekimenarekin bat egiteagatik. Kanpainaren kartel ofiziala ere aurkeztu dute; bost kazetari ageri dira: Bizkaia Irratiko Javier Onaindia, EITBko Africa Baeta, Vocento taldeko Olatz Barriuso, Herri Irratiko Fede Merino eta Noticias taldeko Begoña Beristain.
Gizartea
Homofobiaren aurkako konpromisoa hartu dute hedabideek
Bizkaiko Foru Aldundiak eta LGTBI taldeek landutako dekalogoarekin bat egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu