Erlijioak

Homosexualei apaiz izatea galarazten dien agiria plazaratu du Vatikanoak

Homosexualei abade izatea debekatzen dien agindua gaur plazaratu du Eliza Katolikoko buruzagitzak. Zehazki, "praktika homosexualak dituztenei, joera homosexualak dituztenei eta =i gay =i kultura defenditzen dutenei" galaraziko die apaiz izatea Benedikto XVI.a aita santuak, sexuaren praktika hori Eliza Katolikoaren doktrinarekin kontrajarrita dagoelakoan.

2005eko azaroaren 29a
11:36
Entzun
Bederatzi orriko agiria da Benedikto XVI.ak onartu duena, eta, funtsean, apaiz izatea eta apaiztegietan sartzea galarazten die homosexualei, sexu praktika hori aurrera eraman edo ez. Hau da, agirian jasotzen denez, "joera homosexualak dituztenak, eta gay kultura defenditzen dutenak" ere harrapatzen ditu debekuak.

Neurri horren bidez, hainbat herrialdetan apaizek egindako sexu abusuen kasuak eragozi nahi ditu Eliza Katolikoaren buruzagitzak, eta, halaber, azpimarratu homosexualitatea kontrajarrita dagoela beren doktrinarekin.

Beste agiri batzuekin ez bezala, gaurkoa aurkezteko ez dute ekitaldirik edo prentsaurrekorik egin. Soil-soilik Vatikanoko Prentsa Aretoan utzi dute txostena kazetariek jaso dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.