Birziklapena

Hondakinak birziklatzeko kanpaina egin dute Mercabilbaon

Merkatu barruan hondakinak era egokian bereizteko, birziklapen egunak egin dituzte Basauriko Mercabilbaon atzo eta gaur. [youtube]http://youtu.be/rZJbFog90aE[/youtube]

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
2013ko urriaren 24a
18:32
Entzun

Birziklapenaren inguruan kontzientzia piztu asmoz aritu dira reciclina eta super- reciclator Basaurin dagoen Mercabilbaon (Bizkaia) asteazken eta ostegunean zehar. Antzerki lanetan aritu ziren bertan zeudenekin hartu emanean, lanean zebiltzanei hondakinen inguruko praktika txarrak zuzentzen eta ondo egindakoak txalotzen.
Bilbo hiriko eta inguruko handizkakoen merkatu nagusietakoa da Mercabilbao. Egunero, milaka tona elikagaik egiten dute sartu irtena bertan, eta hortaz, merkatuan sortzen den hondakin kopurua oso handia da. Aste hontan egindako ekimena, fruta eta barazkietako pabiloietako erabiltzaileei zuzenduta egin dute. Izan ere, urtean 245 milioi kilo fruta sartzen da merkatuan eta bi miloi zortziehun mila kilo zabor sortzen da orotara. Azken urtean 200 mila kilo konpostara eramatea lortu badute ere, kopuru hori handitzea da duten helburua. Mariano Gomez, Mercabilbaoko lehendakari ordeak adierazi du bide onetik doazela baina "hobeto egin behar dela”. “Denda eta etxe asko hornitzen ditugu eta birziklapena prozesuaren hasieratik egitea da gure helburua”
2003tik, hondakinen kudeaketarako plana du Mercabilbaok eta ordutik hona, birziklapen tasaren kopurua era nabarian igo dela adierazi dute. 'Murriztu, berrerabili eta birziklatu' leloarekin bertan dauden langileen artean kontzientziak astintzea da horien helburua. “Ez da erreza, produktuen salerosketak ordu gutxitan kontzentzentratzen dira eta oso azkar egiten da dena. Horrelakoetan birziklatzeari harreta jartzea oso zaila da, baina lortu beharreko zerbait” adierazi du Gomezek.
Bertako langileek diotenaren arabera, zaila da birziklapena zorrotz jarraitzea. “Salerosketak oso arin egiten dira eta normalean ez zaio zaborraren banaketari erreparatzen” aitortu du Erlantz Zuluetak, Udondo Fruten postuko langileak. “Egin beharko litzateke, baina askotan erosoena zabor guztia kubo berera botatzea denez, horixe egiten dugu gehienek”.

Mercabilbaok, zaborraren kudeaketaren inguruko hainbat neurri hartuak ditu jada. Horren adibide dira dituzten plastikozko kutxak. Salgaien garraio zein salerosketarako erabiltzen dituzte eta behin erabilita, merkatuan sortu duten berdegunean garbitzen dituzte berrerabili ahal izateko. Horrelako ekimenei esker ATEGRUS-ek, Hondakinak eta Ingurumena Kudeatzeko Elkarte teknikoak, antolatzen duen 'Zilarrezko, Urrezko eta Platinozko Erratzak' lehiakearen urrezko eta zilarrezko erratzak jaso zituen 2010 eta 2012an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.