Hondakinak erretzeak Urbasa kutsa dezake

ALTSASU. Haizearen joera dela eta, Olatzagutiko Portland lantegian hondakinak errausten hasiz gero, Ulibarri-Ganboako urtegia (Araba) eta Urbasako natur parkea (Nafarroa) kutsatuko direla uste du Fernando Palacios CSIC Ikerketa Zientifikoen Espainiako Kontseilu Nagusiko kideak. Palacios Altsasun (Nafarroa) izan zen atzo hainbat aditurekin eta errausketaren kontrako taldeekin batera egindako topaketetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu