Hondakinak murrizteko kanpaina bat abiatu dute
OÑATI. Debagoieneko mankomunitateak kanpaina bat jarri du martxan, hondakinen birziklatze tasa handitzeko. Mankomunitateak ohartarazi du hamar urtean gora egin duela gaika jasotako hondakin kopuruak, baina birziklatze tasa %30 inguruan gelditu dela. Kale erakusketa ibiltari bat egingo dute Oñatiko Foruen plazan, eta eskuorriak banatuko dituzte. Mankomunitateak 469.643 euro irabazi zituen iaz birziklatutako gaiak saltzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu