Gipuzkoako hondakinak

Hondakinak "osasun eta ingurumen" irizpideei jarraituz biltzeko ituna sinatu dute Debagoieneko hainbat eragilek

CCOOk, ELAk, LABek, ESK-k, Esteilasek, Ahal Dugu-k, EH Bilduk, Irabazik, Gorripideak, Eguzkik, Ekologistak Martxan-ek eta Zero Zaborrek sinatu duten agiriak gaikako bilketa Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaltzeko eskatzen du.

2016ko maiatzaren 25a
17:48
Entzun

Bost puntuko ituna sinatu dute eragile horiek, eta han diote beren eskualdean argi erakutsi dutela hondakinen %80 gaika bil daitezkeela. Han bezala beste edonon egin daitekeela iritzita, beren eredua Gipuzkoa osora ez ezik Euskal Herri osora ere zabaltzea proposatu dute. Beren lehentasuna “osasuna eta ingurumena” direla azpimarratu dute, eta argi azaldu dute hondakinen sailkapena norberaren etxean ondo egitea dela “elkartasun eta erantzukizun frogarik handiena”. Hala, “emaitzak etengabe hobetzeko konpromisoa” eskatu dute.

Eta beharrezkotzat jo dute, han egin bezala, "arduradun politikoek, gatazka egoera gaindituta, herritarrei mezu egoki eta bateratua bidaltzea". Europari begira, "erreferente" bilakatu nahi dute eskualdea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.