Hondakinak

Hondakinen %85,5 bereizita biltzera iritsi da Astigarraga

Atez ateko bilketa sistema apiril hasieran jarri zuen Astigarragako Udalak abian. Apirileko datuak eman ditu gaur. Hondakinen %30 baino gutxiago biltzen zituen bereizita lehen.

2013ko maiatzaren 16a
15:59
Entzun

Astigarragako Udalak, Gipuzkoan, herritarrak zoriondu ditu, hondakinen bilketa selektbioan urrats garrantzitsua egin duelako. Atez ateko bilketa ezarri zuen udalak apiril hasieran. Ordura arte, hondakinen %30 baino gutxiago jasotzen zituzten bereizita. Atez atekoa jarriz geroztik, baina, bilketa selektiboa %85,5era iritsi da hilabete honetan:

Hondakinen kudeaketan Astigarragak "erroko aldaketa" eman duela adierazi du udalak. "Herritarrek aukera izan dute atez atekoaren inguruko beldurrak uxatzeko, eta egiaztatu dute sistema hau ez dela batzuek sinistarazi nahi izan diguten bezain negatiboa".

"Keinu txiki batek" aldaketa handiak ekarri dituela nabarmendu du udalak. Materia organikoa bereizita biltzea eta birziklatzea beharrezko izatea "gakoa" dela esan du, eta ziurtatu du materia organikoarentzat beste edukiontzi bat jartzea ez dela "eraginkorra".

Errauste plantarik ez eraikitzeko eta zero zabor bidean jartzeko Astigarragak bide egokia hartu duela ziur agertu dira udal ordezkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.