Hondakinen eztabaida "arrazionalizatzera" deitu du Garitanok

2013ko urtarrilaren 17a
14:21
Entzun

Oñatiko Atez Atekoaren Aurkako Plataformak salatu dituen mehatxu eta irainak direla-eta, eta hondakinen eztabaida "arrazionalizatzera" deitu du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Radio Euskadin eginiko elkarrizketan, Garitanok esan du gaur bi hedabidetan agertutako informazioa ez dela "zehatza".

Atez atekoaren aurkako plataformetako kideekin bilerak egiteko prest azaldu da Garitano, eta erantsi du gaur-gaurkoz "inork" ez diola halakorik eskatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.