gizARTEA

Hondakinen gaikako bilketa egingo dute Bilboko Erriberako merkatuan

Azokaren lehen eta bigarren solairuetako zabor geletako edukiontzietan soilik bota ahal izango dituzte hondakinak merkatariek. Gaur hasi dira.

2011ko martxoaren 28a
12:50
Entzun

Bilboko Erriberako merkatuan egunero sortzen diren hondakinak gaika bilduko dituzte gaurtik aurrera. Horrela, merkatariek azokaren lehenengo eta bigarren solairuetan egokitu diren zabor geletako edukiontzietan soilik bota ahal izango dituzte hondakinak. 

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, hondakinak motaren arabera behar bezala seinaleztatuta egongo diren edukiontzietara bota beharko dira. Lau hondakin mota bereiziko dituzte: organikoak (frutak eta barazkiak), horiekin konposta egiteko; paperezko edo kartoizko kaxak; porexspan, egur edo plastikozko kaxak; eta gainontzekoak (edukiontzi horretan bota beharko dira aurreko kategoriatan sartzen ez diren produktu guztiak: haragia, arraina...).

Behar bezala bildutako hondakinak bereizita trinkotuko dira eta, horretarako, merkatarien laguntza ezinbestekoa izango dela dio Udalak, haiena izango baita saltokietan sortutako hondakinak kudeatzeko ardura.

Porexpan, egur eta plastikozko kaxei dagokienez, hiri hondakin solidoak biltzeko udal zerbitzuak arduratuko dira horiek jaso eta birziklatzera eramateaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.