Hondakinen kudeaketa eztabaida politikotik ateratzeko konpromisoa azaldu du EH Bilduk

2013ko urtarrilaren 17a
15:26
Entzun

Agerraldi bat egin du gaur goizean EH Bilduk, koalizioak hiri hondakinen kudeaketari buruz eginiko hausnarketa politikoaren ondorioak aurkezteko. Joseba Permach ezker abertzaleko kideak esan duenez, EH Bildurentzat hondakinen arazoari irtenbide integrala ematea "lehentasunezkoa" izan da, baina erantsi du hondakinen gaia "erabat teknikoa izanda" Gipuzkoan "politizatu" egin dela.

"Horixe da gure proposamena: alderdi politiko guztiek hiri hondakinen gaia eztabaida politikotik ateratzeko konpromisoa hartzea. Izan ere, hondakinek ez dute kolore politikorik", azaldu du Permachek. Zero zabor filosofiaren aldeko apustua berretsi du, eta erantsi du eredu hori "EH Bilduren ekimen instituzional, politiko eta sozialetan oinarrizkoa" dela eta izango dela.

Hala ere, hondakinen kudeaketan ere Gipuzkoak akordioak behar dituela esan du: "Bada garaia hiri hondakinen kudeaketa lehia alderdikoietatik ateratzeko. Denok adierazi dugu gehiago birziklatzearen alde gaudela, eta, alde teknikoari begiratuta, ziur gaude alderdikeriak utzita adostasunak lortzea posible dela".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.