Bidasoa ibaian kutsadura mikrobiologikoa handitu dela-eta, Hondarribian (Gipuzkoa) moluskuak harrapatzea debekatu du Eusko Jaurlaritzako Arrantza Sailak. Neurria behin-behinekoa da.
Arrantza Sailak esan duenez, Hondarribian txirlak harrapatzen dituzte batik bat, eta betiere denbora-pasa moduan, ez negozioa egiteko.
Jaurlaritza 1990etik ari da moluskuak dauden urak aztertzen, Azti-Tecnalia zentro teknologikoaren bidez.
Gizartea
Hondarribian moluskuak harrapatzea debekatu dute, kutsadura handitu dela-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu