Azpiegiturak

Hondarribiko aireportuaren pistari 300 metro kenduko dizkiote

Nazioarteko aireportuek izan beharreko segurtasun eremuak moldatzeko hartuko dute neurria. Odon Elorzak bihar bilera egingo du Aenarekin.

2007ko irailaren 20a
16:28
Entzun
Aenak (Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioa) nazioarteko aireportuek izan beharreko segurtasun eremuak moldatzeko lanak lizitatu ditu eta, hala, Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuaren pista murriztu beharra izango da. Denera 300 metro kenduko dizkiote; 150 metro alde banatan. Gaur egun 1.754 metro dauzka erabilgarri.

Neurriaren ondorioz, turbohelizeak baino ez dira sartuko aurrerantzean ere eta ez handiak, arduradunek nahi zuten bezala. Hauek kexu azaldu dira murrizketengatik; pista bera luzatzeko proposamena egina zuten.

Lanekin azaroan hasteko asmoa daukate. Dena dela, konponbiderako tarterik egon daiteke, baldin eta Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministerioa eta Gipuzkoako erakundeak adostasunera iristen badira. Odon Elorza Donostiako alkateak bihar bilera egingo du Aenarekin, honek neurria ez betetzeko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritzak Aena kritikatu du, lanen berri aurrez erakundeei ez emateagatik. Aenak obren lehiaketa abuztuan atera zuen. "Euskal erakundeek interesa dute Hondarribiko aireportuarekiko, baina Aenak ez du jarrera ona erakutsi gurekiko", esan du Jaurlaritzaren Garraio eta Lan Publikoen Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.