ALARDEAK

Hondarribiko alardean plastiko beltzik ez ateratzeko eskatu du Gipuzkoako Diputazioak

Larunbatean jaia ikusten izango dela esan du Denis Itxaso Kultura diputatuak; bi desfileak ikusiko ditu, eta errespetua gailentzea nahi du

Hondarribiako alardea, duela bi urte. IDOIA ZABALETA, FOKU
arantxa iraola
2018ko irailaren 6a
07:09
Entzun

Ohar bat plazaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta larunbatean Hondarribiko alardean plastiko beltzik ez ateratzeko eskatu du; alarde parekidearen aurkakoek keinu itsusi hori egiten dute urtero Jaizkibel konpainia parekideak Kale Nagusian igotzen duenean, baina sobran dagoela oroitarazi du Itxasok gaur. "Jaiaren kolorea ez da beltza, eta harrotasun eta poz motibo dena ez genuke banaketarako zio bihurtu behar", adierazi du. "Eraso bat esan nahi du".

Jaizkibel konpainiaren desfilea, eta emakumeak onartzen ez dituen alardearena; larunbatean biak ikustera joango dela esan du Itxasok, eta dei egin du "jaiaz gozatzeko bi erak" errespetuz bizitzera. Plastiko beltza erabilita oinarrizko arau hori urratu egiten dela adierazi du: "Hori ez da adierazpen askatasuna".

Aldaketa dakar aldundiaren adierazpen horrek. Gogoan hartu behar da ekainean, Irungo alardearen atarian, oposizioa ahalegindu zela Gipuzkoako Batzar Nagusietan erdibideko zuzenketa bat aurrera ateratzen; eskatu zuten, besteak beste, alarde parekideei babesa erakusteko babes instituzionala bermatzea, eta plastiko beltz eta bestelakoak kentzeko "eskari publikoa" egitea. Ez zen onartu; EAJk, PSEk eta PPk atzera bota zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.