Hondarribiko (Gipuzkoa) Ubilla kaleko etxebizitza bateanatzo goizaldean gertaturiko leherketa «nahita eragindakoa» izan zela adierazi du Aitor Kerejetaalkateak. «Hasiera batean gas leherketa bat izan dela zabaldu dute, baina ez da halakorik gertatu». Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ere baieztatu du hori. Hori dela eta, ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak, atzo goizaldeko leherketa zerk eragin zuen argitu ahalizateko.
Goizea, 06:00etan gertatu zen leherketa. Su ere hartu zuen etxeak, baina suhiltzaileek azkar hartu zituzten mendean garrak. Leherketaren ondorioz, ez zen inor zauritu, baina inguruko hainbat etxebizitza hustu behar izan zituzten. Babes neurri gisa, etxebizitza horietako bizilagunek kanpoan pasatu dute gaua. Dena den, espero da gaur etxera itzultzeko moduan egotea. Hasiera batean udaleko arduradunek uste zuten etxebizitzaren oinarrizko egitura ere kaltetu zela, baina ikerketa egin ostean, iluntzean jakin zen ez zela halakorik gertatu. Etxea salgai zegoen, eta ez zen inor zauritu. Hainbat bizilagunek azaldu zuten ezustean harrapatu zituela gertatutakoak, eta gogorarazi zuten leherketa izan zen etxebizitza duela hiruzpalau urte berritu zutela.
Hondarribiko etxe batean izandako leherketa nahita izan dela esan du udalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu