Hondartzak

Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu du Osasun Sailak, «uraren kalitateak ez dituelako betetzen gutxieneko baldintzak»

Ura analizatu ostean, kutsaduraren jarraipena egiteko protokoloa aktibatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Uraren Euskal Agentziak.

Bandera gorria, Hondarribiko hondartzan. ANDONI CANELLADA, FOKU
Ion Orzaiz.
2021eko abuztuaren 24a
17:28
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak eginiko analisiak aztertuta, Hondarribiko hondartzan bainatzea debekatu du Osasun Sailak, aldi baterako, «araudian ezarritako kalitateko irizpide mikrobiologikoak» ez direla betetzen iritzita. Hori dela eta, egoerari dagokion protokoloa aktibatu dute Jaurlaritzak eta Uraren Euskal Agentziak (URA), uren kutsaduraren jarraipena egite aldera.

Osasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, gertakariaren berri eman diete gai horretan eskumena duten gainerako erakundeei, hala nola Uraren Euskal Agentziari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Txingudiko zerbitzuei, Hondarribiko Udalari eta SOS Deiak zerbitzuari, «dagozkien jardute prozedurak has ditzaten».

Uraren Euskal Agentziak ikerketa prozedurari ekin dio, halaber, kutsaduraren jatorria detektatzeko eta, behar izanez gero, neurri egokiak zehazteko. Osasun Sailak egunero jarraituko du hondartzako uraren kalitatea aztertzen, harik eta gertakaria amaitu arte, eta emaitzen berri jakinaraziko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.