Hondarribiko leherketaren ustezko egilea kartzelatu dute
HONDARRIBIA. Asteazkenean Hondarribiko (Gipuzkoa) etxebizitza batean izandako sutea eragitea egotzita, gizon bat kartzelatu dute. Gizona herenegun atxilotu zuten, eta etxearen jabea da. Etxea hutsik zegoen, salgai baitzegoen. Hasiera batean gas leherketa bat izan zela zabaldu zuten, baina gero udalak jakinarazi zuen nahita eragindakoa izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu