Hondartza denboraldia uztailaren 1ean hasiko da Gipuzkoan. Era berean, herrialdeko hondartzek sorosle zerbitzua bermatuko dute ekainaren 15etik aurrera. Hala erabaki zuen Hondartzen Lurralde Mahaiak, atzo egindako bileran. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak eta udalek kanpaina bat egingo dute herritarrei hondartzak modu arduratsuan erabiltzeko arau eta neurrien berri emateko.
Bizkaian gaur egingo dute bilera aldundiak eta udalek, irizpideak bateratzeko.
Hego Euskal Herrian igerilekuak zabaldu ahal dira, baina gehienez jendearen %30 hartu ahal izango dute, eta aldez aurreko hitzordua hartuta joan behar da. Nafarroan zenbait igerileku zabaldu dituzte jada.
Lapurdiko hondartzak maiatzaren 16an zabaldu zituzten. Bainatu eta ibil daiteke, baina hondarretan geldirik egon, ez.
Koronabirusa. Hondartzak
Hondartza sasoia uztailaren 1etik Gipuzkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu