euskal presoak

Hondartzetan elkarretaratzeak egingo ditu Etxerat-ek abuztuaren 2an

Donostian, Deban, Orion, Lekeition, Ondarroan, Mundakan, Ean eta Plentzian egingo dituzte.

Iaz Donostiako hondartzan eginiko elkarretaratzea. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2015eko uztailaren 24a
16:29
Entzun

Etxerat elkarteak "udan ere" jarraituko du "sakabanaketaren mamuaren aurkako" protestan. Hala, hainbat hondartzatan elkarretaratzeak antolatuko dituzte abuztuaren 2an. Gipuzkoan Donostiako Kontxako hondartzan, Deban eta Orion egingo dituzte, eguerdiko hamabietan. Bizkaian, berriz, Lekeition eta Ondarroan hamabietan, Mundakan eta Ean ordubatean, eta arratsaldeko bostetan Plentzian.

Etxerat-ek lehiaketa bat antolatu du ireki berri duen Instagram kontua baliatuz. #DispertsioaStop traola erabiliz, "sakabanaketa politika salatzen duten oporretako irudiak" sare sozial horretara kargatzeko eskatu dute, eta boto gehien jasotakoen artean Etxerat-en kinke bat zozketatuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.