EUSKAL PRESOAK

Hondartzetan ezagutarazi dituzte presoen senideek sakabanaketaren ondorioak

Giza kateak egin dituzte Plentzia, Laida, Zarautz, Donostia eta Hendaiako hondartzetan, Etxerat-ek antolatuta.

2013ko uztailaren 22a
15:34
Entzun

Presoen sakabanaketak haien senitartekoei eragiten dizkien ondorioak "salatu eta gizarteratzeko asmoz", mobilizazioak egin zituen atzo Etxerat euskal preso politikoen senitarteko eta lagunen elkarteak. Giza kateak egin zituzten bost hondartzatan, batez ere turistei haien egoeraren berri emateko. Donostian, Zarautzen, Hendaian, Plentzian eta Laidan egin zituzten kateak.

Iragan ostegunean eginiko agerraldian, Etxerat-ek salatu zuen sakabanaketaren ondorioz senitartekoak "bizitza arriskuan jartzera behartzen" dituztela. Nabarmendu zuten presoen sakabanaketa eta horren ondorioak ez direla senitartekoen erantzukizuna, "ezarri" egiten dieten "behar bat" baizik.

Modu horretan, "gogor kritikatu" zituzten Angel Yuste Espetxe Erakundeetako idazkari nagusiak ekainaren 25ean Espainiako Kongresuan eginiko hitzak. Sakabanaketaren ondorioz gertatzen diren errepide istripuen erantzukizuna presoak bisitatzera joateko erabakia hartzen dutenena dela esan baitzuen bertan Yustek.

Azpeitiko Loiolako Santutegi ondoan elkarretaratzera deitu du elkarteak abuztuaren 1erako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.