Presoak

Hondartzetara iritsi da euskal presoen aldeko aldarrikapena

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenez josi ziren atzo Euskal Herriko 24 hondartzatan. Parte hartzaileak euskal presoen Euskal Herrira ekartzea eskatzen duten ohialekin, bakarturik, isolamenduan, gaixorik eta Euskal Herritik ehunka kilometrora diren presoen egoera salatzen zuten kartelekin ibili ziren. Ekimen honetan ez ziren falta izan solidarioak, ez eta ere, euskal presoen eskubideen defentsarekin bat egiten duten itsasontziak, surfistak eta piraguak.

2003ko abuztuaren 4a
13:39
Entzun
Sopelako (Bizkaia) hondartzan egon zen Gema Alonso Etxerat elkarteko kideak adierazi zuenez, "urtero legez, euskal errepresaliatu politikoen senitartekook ere hondartzetara hurbildu gara, gure herria ezagutzera datozen lagunek sarri ezkutatzen saiatzen diren errealitate gordin bezain errealaren berri eduki dezaten, hain zuzen ere, Espainiako eta Frantziako espetxeetan preso dituzten gure senide eta lagunek bizi duten egoeraren berria izan dezaten"

Hona hemen, herriz herriko datuak:

Hendaia: 300 lagun

Hondarribia: 130 lagun

Kontxa: 125 lagun

Ondarreta: 45 lagun

Zurriola: 175 lagun

Orio: 300 lagun. 'Presos' kartela zeraman txalupa bat egon zen itsasoan.

Zarautz: 300 lagun. Belauntzibat egon da itsasoan. Hondartzan, berriz, solidarioak egon dira.

Getaria: 60 lagun

Zumaia: 45 lagun

Deba: 75 lagun. Presoak etxera! leloa zuten bi itsasontzi egon dira itsasoan.

Saturraran: 250 lagun

Mutriku: 140 lagun. Itsasoko zortzi ontzi txiki eta kanoa bat egon ziren itsasoan bandelorekin eta ikurrinekin.

Ondarroa: 300 lagun. Itsasoan hamar itsasontzi egon ziren, euskal presoak etxera! leloko kartelekin

Laga: 120 lagun

Lekeitio: 230 lagun. Itsasoan banderolak zituzten piraguak eta itsasontzi bat ibili dira.

Laida: 138 lagun

Bakio: 151 lagun

Gorliz: 150 lagun

Plentzia: 150 lagun

Ereaga: 160 lagun

Larrabasterra: 75 lagun

La Arena: 300 lagun

Muskiz: 150 lagun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.