Arkeologia

Hondoraturiko euskal ontzien bila ari dira Islandian

Ragnar Edvardsson arkeologoa, itsasontzien bila. RUV
Edu Lartzanguren.
2019ko azaroaren 20a
17:08
Entzun

Ragnar Edvardsson arkeologoa ikerketa lan zabala egiten ari da Islandiako hegoaldeko Eyrarbakki herriko kostaldean, han 1200. eta 1920. urteen artean hondoraturiko itsasontzien bila. Euskal Herriko ontziak, Ingalaterrakoak, Herbehereetakoak eta Danimarkakoak topatu ditu orain arte, Islandiakoez gain.

RUV Islandiako telebista publikoak aireraturiko erreportaje batean kontatu duenez, dagoeneko 400 ontzi topatu ditu Islandiako Unibertsitateko arkeologoak, baina denera 1.000 bat ere egongo direla uste du. Izan ere, Eyrarbakki XX. mendera arte Islandiako merkataritza gune nagusia izan zela uste du.

Haren bilaketa, ordea, ez da itsasoan hasten, baizik eta liburutegi eta agiritegi ofizialetan, islandiarrek xehetasun handiz idatzi izan dituztelako historian zehar uhartean gertaturikoen kronikak. «Ontziek jasandako kalteak deskribatzen dituzte askotan, baita lekuaren berri eman ere», esan du arkeologoak.

Agiriak aztertu ondoren, itsasora ateratzen da, itsasontzien hondakinak nola dauden aztertzeko.

Erreportajea hemen ikus daiteke (islandieraz).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.