Huarte-Fresneda enpresako bost kamioi erre dira bart Tiebas-Muru Artederretan (Nafarroa) eta, foruzainen arabera, sutea nahita eragindakoa izan da.
Sos Navarrak enpresaren beraren deia jaso du 1:42an eta, foruzainak hara joan direnean, Hormigones Cetya aparkalekuan sutea hiru lekutan zegoela ikusi dute. Horregatik diote nahita piztua izan dela sua. Erretako hiru kamioi elkarren ondoan zeuden, eta beste biak 50 bat metrora.
Aparkalekuan hamabost kamioi zeuden. Suhiltzaileek 2:30ak aldera kontrolatu dute sua.
Polizia gertaera ikertzen ari da. Azken orduetan enpresaren langileei deklarazioa hartu diete.
Hormigoi enpresa bateko bost kamioi erre dira Tiebasen bart
Foruzainen arabera, sutea nahita eragindakoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu