EUSKAL HERRIA

Horrela ikusi dute eguzki eklipsea Zientziaren Kutxagunetik

Euskal Herrian, lainoek estali egin dute ilargiaren itzala, baina, ostarteak direla eta, irudi politak hartu dituzte Donostian.

2011ko urtarrilaren 4a
17:22
Entzun
Espero bezala, zorte handirik ez da izan gaur Euskal Herrian, eta toki gehienetatik zaila izan da goizean iragarrita zegoen eguzki eklipse partziala ikustea. Lainotuta esnatu da zerua egunsentian, eta iluntasun gehiago nabaritu bada ere, ilargiaren itzala nekez ikusi ahal izan da.

Donostiako Zientziaren Kutxagunean, ordea, eklipsea ikusteko aukera polita izan dute lainoak ireki eta ostarteak agertu direnean. Eguzkiaren zati handi bat estalita agertu da, eguzki erdia utziz agerian. Argazkiak webgunean jarri dituzte ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.