Euskal presoak Euskal Herrira gertura ditzatela eskatuz, deklarazio instituzional bat aurkeztu du Bilduk Nafarroako Parlamentuan. Bilduk nahi du Parlamentuak gerturatzearen alde egin dezala eta gaixotasun larriak dituztenak zein zigorrak bete dituztenak berehala aska ditzatela eska dezala.
Adierazpenean argudiatu duenez, «azken hamarkadetako indarkeria egoera behin betiko amaitzeko aukera zabaltzen ari den garai historikoa» da hau; «eztabaida demokratikoan oinarritutako jokalekua sortzeko» aukera. Horretarako normalizazio politikoa eta eskubideen errespetua beharrezko dela esan, eta bide horretan urratsak egiteko eskatu du.
Hurbiltzea bultzatzeko eskatu dio Nafarroako Parlamentuari Bilduk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu