Herri kontsulta Ibarretxeren Planaren hurrengo fasea izango dela azaldu dute Imazek zein Erraztik, eta, gainera, EAko lehendakariak esan du bozketarako data jarrita dagoela zein den argitu ez duen arren.
EAJ eta EA koalizioan aurkeztu ziren Eusko Legebiltzarreko azken hauteskundeetara, 2001eko maiatzean, eta 33 aulki eskuratu zituzten. Gehiengo absolutua lortzeko 38 behar dira. Datorren apiril edo maiatzean egingo dira berriro hauteskundeak.
Boz horietara berriro ere elkarrekin aurkeztea erabaki zuten atzo EAJko zein EAko batzarrek. EAJk ahobatez egin zuen hautua; EAren kasuan, ordea, batzarreko kideen %71k bozkatu zuen koalizioaren alde.
Politika
Hurrengo legegintzaldian herri galdeketa egingo dutela agindu dute EAJk eta EAk
"Euskal gizarteak bere etorkizuna erabaki dezan" hurrengo legegintzaldian herri kontsulta egiteko konpromisoa hartu dute EAJk eta EAk. Alderdi bietako buruzagiek, Josu Jon Imaz jeltzaleen presidenteak eta Begoña Errazti EAkoak, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara elkarrekin koalizioan aurkeztuko direla adierazteko agerraldia egin dute Gasteizen, eta ekitaldi horretan agindu dute herri galdeketa aurrera eramango dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu