Lehenik eta behin, Philae zein egoeratan dagoen jakin nahi dute ESAko adituek; horren arabera, esperimentuen egutegia zehaztuko dute.
Hurbilketa. Bi gailuen arteko komunikazioa erraztu aldera, kometatik 180 kilometrora hurbilduko da Rosetta hurrengo egunotan.
Esperimentu arinak. Hasiera batean, energia gutxien xahutzen duten esperimentuak lehenetsiko dituzte, hala nola kometaren ezaugarri termiko eta mekanikoak neurtzen dituztenak.
Zulatzailea. Kometa zulatu, eta lagin horren analisia egingo dute, Philae-k horretarako prestatua duen laborategi txiki batean. Oraindik ez dakite modulua mugitzera ausartuko diren, espektrometroa erabili ahal izateko komenigarria baita hori.
Misioaren amaiera. Kometa abuztuaren 13an hurbilduko da gehien Eguzkira, baina misioak urte amaiera arte irautea espero dute.
HURRENGO PAUSOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu