politika

Hurrengo urte politikorako programa osatzeko, parte hartzeko prozesu bat abiatu du EH Bilduk

Irailaren 6an emango du ildo eta helburu nagusien berri.

2014ko abuztuaren 1a
11:11
Entzun

EH Bilduk "garrantzi berezia" eman nahi die herritarren iritziari eta eguneroko parte hartzeari; horregatik, parte hartzeko prozesu bat abiatu du, hurrengo urte politikorako plangintza eta programa osatzeko. Horrekin, "politika egiteko bestelako eredu bat" jarri nahi du indarrean: "Herritarrak eta haien beharrak eta interesak dira gure eguneroko jardun politikoaren ardatza", adierazi du koalizioak.

Herritarrek modua izango dute EH Bilduren webgunean iritzia emateko, eskura jarriko duten atal berezi batean. Ekarpenak "modu eraginkorragoan" egiteko, atal berezituak egongo dira iritzia emateko: euskara, hezkuntza, ATHa, finantza sistema... Gainera, aurrez aurreko kritikak eta iritziak entzuteko "prestasun osoa" agertu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.