Hutsik zeuden bi eraikin gaztetxe bihurtu dituzte Oñatin eta Usurbilen
Azken egunetan okupazio gehiago izan dira Euskal Herrian: Oñatin eta Usurbilen, Gipuzkoan, hutsik zeuden bi eraikin okupatu dituzte gazteek; gaztetxe bihurtzeko asmoa dute. Usurbilen, abuztuko azken asteburuan hartu zuten eraikin bat Itaya Gazte Asanbladako kideek. Ertzaintza berahala joan zitzaien, eta zer gertatuko daude orain, esan baitiete etxeak egiteko proiektu bat badela eraikin hori dagoen orubean. Oñatin, herenegun okupatu zuten Mondragon Unibertsitatearen Ostalaritza Eskola izandako eraikina; azken bi urteetan hutsik egon da, gazteen esanetan, eta proiekturik ez zegoen iragarrita. Herritarrei parte hartzera dei egin diete; bilerak-eta egiten ari dira egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu