Hutsunea utzi du eskultorearen heriotzak euskal gizartean

2014ko uztailaren 12a
11:39
Entzun

Erreakzio eta atsekabeko mezu ugari eragin ditu Nestor Basterretxearen heriotzaren albisteak. Eskultoreak hutsune nabarmena utzi du euskal gizartean.

Eusko Jaurlaritzak berak atsekabez hartu du artistaren heriotza. "XX. mendeko artearen erreferente nagusietako bat izan da. Ezabatu ezineko arrastoa utzi du", adierazi du Jaurlaritzak komunikatu baten bidez. Euskal gaietan zuen "konpromisoa" goratu du Jaurlaritzak bere oharrean: "Artista handi bat joan zaigu, demokrazian benetan sinesten zuena. Haren memoria eta lanak gurekin geratuko dira betiko".

Hutsa nabarituko dute Basterretxearen jaioterrian ere. Emozioz hitz egin du hari buruz Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek: "Oso eskuzabala izan da beti gure herriarekin. Maitasun berezia zion herriari, Bermeori". Udalak iragarri du masta erdira jaitsiko dituela banderak, Basterretxearen omenez.

Bestetik, Ikerne Badiola Kultura diputatuak Euskadi Irratian adierazi du hilabeteotan Nestor Basterretxeari buruzko erakusketa prestatzen aritu direla, eta azaroan izango dela ikusgai, Koldo Mitxelena kulturunean. "Nestor Basterretxeak nahi izan zuen moduan, bere ibilbide artistikoari buruzko erakusketa bat izango da, erakusketa antologiko bat".

Bizkaiko Diputazioak berak ere samina agertu du. "Gizon konprometitua zen, langilea, eta bizitza arteari eskaini zion azkeneraino. Euskal artearen ikurretako bat izan da".

Twitterren ere elkartasun mezuak dira gaur nagusi:

Bermeotarra zen, baina Hondarribian bizi izan zen urte luzez Basterretxea. Hori dela eta, hango udala ere saminduta agertu da haren heriotza dela eta.

Alderdi politikoen artean ere askok izan dute gogoan Basterretxea, ez soilik EAk. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, esaterako, Euskal Herriko historian utzi duen hutsunea nabarmendu du: "Artista handia izan da Nestor Basterretxea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.