Huyck Wangnerrek lekualdatzeak eta 33 eguneko kalte-ordainak proposatu ditu

2013ko apirilaren 2a
17:49
Entzun

Huyck Wangner multinazionalak lekualdatzeak eta urtean 33 eguneko kalte-ordainak proposatu dizkie Zizurkilgo (Gipuzkoa) plantako langileei, 75 behargin kaleratzeko asmoa duen erregulazioaren barnean.

Zuzendaritzak jakinarazi du kaleratzeen ondorioak "ahalik eta gehien arindu" nahian, "birkokatze programa bat" eskaini diela langileei, konpainiaren beste plantetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko. Zehaztu duenez, 13 langile Italia eta Austriako plantetara lekualdatzeko aukera legoke, eta eskaintza horrek bidaien kostuak eta etxebizitza topatzeko aholkularitza plana biltzen ditu.

Horrez gain, legeak ezartzen dituen baldintzak "hobetu" egiten dituen eskaintza egin die: lan egindako urte bakoitzeko 33 egun, gehienez 18 hilabetetan.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.