Auzitegi Gorenak ebatzi zuen HZren helburua legez kanpo utzitako Batasunari segida ematea dela, eta, beraz, Alderdien Legeari iruzur egitea. Konstituzioanalak arrazoia eman dio Gorenari, eta beraz, HZ baliogabetu du.
Nolanahi ere, HZ legezkoa da Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, eta hain justu, Hendaian (Lapurdi) egin du haugaitza horrek hauteskunde kanpainako lehen ekitaldia. Ekitaldia hasi eta berehala heldu zaie Espainiako Konstituzionalaren erabakiaren berri, baina, hala ere, Euskal Herri osoan botopaper legalak erabiliz HZri botoa emateko aukera izango dela nabarmendu dute. Zehazki, Mirentxu Lako izango da Euskal Herri osoan erabili ahal izango diren botopaper horietako zerrendaburua, Jean Dominique Iriart bigarrena eta Anaitz Funosas hirugarrena.
Marije Fullaondo Espainian debekatutako hautagaitzaren zerrendaburuak azpimarratu du Konstituzionalak erabaki horrekin "milaka euskal herritarren eskubide politikoak heriotzera" zigortu dituela. Hala ere, ez dutela jende talde hori isiltzea lortuko nabarmendu du Fullaondok, eta "Europan legezkoak" diren botopaperak erabiliz, "boto errebeldea, bakearen aldekoa eta Euskal Herriaren duintasunaren aldekoa" emateko aukera izango dela.
Ildo beretik, Konstituzionalak aldez aurretik hartutako erabaki politiko bat berretsi baino ez duela egin adierazi du Fullaondok.
Europako hauteskundeak / HZ-ren baliogabetzea
HZ baliogabetzea erabaki du aho batez Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Aho batez erabaki du Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak HZ Herritarren Zerrenda baliogabetzea eta, beraz, Europako hauteskundeetatik kanpo uztea. Funtsean, Auzitegi Gorenak erabili zituen argudioak berretsi ditu, eta atzera bota du HZren defentsak aurkeztutako helegitea. Hendaian (Lapurdi) hauteskunde kanpainako lehen ekitaldia egiten ari zela iritsi zaio HZri debekuaren berri, baina, hala ere, Euskal Herri osoan legezko botopaperekin hautagaitza horri botoa emateko aukera izango dela nabarmendu dute. Izan ere, HZ Ipar Euskal Herrian legezkoa denez, Europan ere hala dela azpimarratu dute, eta botopaper horiek baliatuko dituzte. Mirentxu Lako da hautagaitza horretako zerrendaburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu