Politika

HZ Herritarren Zerrendari sinadura bilketetan trabak jarri dizkiotela salatu dute

HZk sinadurak biltzerakoan trabak topatu dituela adierazi dute ordezkariek, batik bat Bizkaian. Astelehenean hastekoak ziren sinadura bilketekin, baina, Bizkaian asteartean hasi ziren, orduan bidali baitzituen Bizkaiko Hauteskunde Batzordeak sinadurak biltzeko behar diren inprimakiak. Mugak topatu dituzten udal gehienak EAJkoak direla adierazi dute. Hauteskundeetara aurkezteko eskubidea murrizten du jokaera horrek HZko ordezkarien ustetan, eta kezkatuta agertu dira. Oztopoak oztopo, edozein ideologia aurkeztearen alde dagoen orok sinadura emateko ahalegina egin dezan eskaria egin dute.

2004ko apirilaren 30a
19:46
Entzun
Administrazioak sinadurak biltzerakoan oztopoak jarri dizkietela salatu dute HZko kideek. Traba horiek, batik bat Bizkaian izan direla gaineratu dute. Administrazioari bere ardura betetzeko eskatu die, beraz.

Asteburuetan sinadura emateko aukera izatea garrantzizkoa dela diote HZkoek, jendeak ezin baitu astegunetan joan.

EAJren jarrera salatu dute. Trabak jarri dizkieten udal asko EAJren esku daude, eta, hori ez zutela espero. Izan ere, HZren hitzetan, EAJkoak mugak jartzen ari zaizkie denen eskubideen alde daudela esan arren.

Hesi gehien Bizkaian jarri dizkiete. Bilbon ez diete larunbatetan sinatzen uzten, Arrigorriagan idazkaria oporretan dagoelako ez dago sinatzeko modurik, eta Elorriokoak oztopoak jarri dituenez ez dago sinadura bilketarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.