Herritarren Zerrendako (HZ) ordezkariek gaur eguerdiz entregatu dute Ajuria Enean Juan Jose Ibarretxerekin batzartzeko eskaera. HZ-ko ordezkari Sonia Gonzalezek azaldu duenez, bilera horretan Ertzaintzak HZren ekitaldiak egotzi ez ditzala eta komunikabide publikoek "beste edozien hautagaitzari" eskaintzen dieten tratamendua eman diezaiotela eskatuko doite Ibarretxeri.
Iruñean aldiz HZko ordezkariek gaur eguerdiz entregatu dute Nafarroako Gobernuaren egoitzan Miguel Sanzekin batzartzeko eskaera. Ordezkariok azaldu dutenez egun Miguel Sanz "Estatu Espainiarreko gobernu eta epaileek inposaturiko erabaki antidemokratikoaren onarpenaren eta foru lurraldearen gehiengoak eskatzen dituen aspirazioei erantzuna ematearen artean hautatu beharrean dago". Hala HZko partaideek beste hautagaitzek jasotzen duten tratu berdina jasotzen dutela bermatu dezan eskatu nahi diote Sanzi.
Nafarroako gobernuak "oso zail" ikusten du bilera egin ahal izatea
Nafarroako Gobernuko bozeramaile Alberto Catalanek HZ eta Miguel sanzen arteko bilera "oso zail" ikusten duela azpimarratu du. Gai berean Auzitegi Goren zein konstituzionalak HZren ilegalizazioaren jada bi sententzia erabaki ditzutela gogoratu du Catalanek eta "tankera horretako koektiboei publizitatea eman behar ez zaiela" nabarmendu du.
HZren ILEGALIZAZIOA
HZ-k Europako Hauteskundeen aurretik Ibarretxe eta Sanzekin biltzeko eskaera egin du
Herritarren Zerrendak elkarrizketa eskaerak luzatu dizkie Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Nafarroako presidente Miguel Sanzi. Hautagaitza abertzalearen asmoa bilera hauek Europako hauteskundeen aurretik egitea litzateke, bertan kanpainan beste hautagaitzek jasotzen duten tratu berdina eskatu nahi diete agintariei. Nafarroako gobernuak batzar hau egin ahal izatea "oso zail" ikusten duela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu