Europako hauteskundeak

HZ-k Europako hauteskundetarako bere progama aurkeztu du gaur

Aurkezpenenean HZko zerrendaburu Marije Fullaondo "ziur" agertu da zerrendak aurrera egingo duela. Fullaondoren hitzetan HZren zerrenda "besteak bezalakoak" da eta ilegalizatua ez izatearen itxaropena duela esan du. Agerpenean programa Nazio Batuei, Europar Batasuneko 25 estatuei eta estatuotan dauden frantziar zein espainiar enbaxadaei helaraziko dietela jakinarazi dute.

2004ko maiatzaren 12a
18:38
Entzun
HZ-ak 'Europa Gorri Berde eta Morea, Libre mugarik gabeko Europan'titulupean aurkeztu du bere programa. Hala Eskubide nazionalen atalean autedeterminazio eskubidearen aldarrikapena eta estatu gabeko nazioen nortasuna bermatzeko mekanismoak ezarriko dituela azaldu du. Atal beran hizkuntza eta kultur aniztasunaren defentsa eta Europan arkitektura sozial baten sorrera bultzatuko du.

Eskubide Sozialen atalean Itun Konstituzionalak Ongizatearen lorpen sozialak eta langilegoaren lorpen sozialak segurtatu behar ditu. Honetaz gain eskubideok hiritar europear eta ez europearrengan bermatu behar direla nabarmendu dute, hala inmigrazio politka baztertzalea alde batera utziz. Honekin batera jenero paritatea bermatu, kontsumitzaileen eskubidak defendatu eta ekosistemaren aldeko jarrerak bultzatuko dituzte.

Eskubide demokratikoen inguruan gaurdaino indar errepresiboetan eta armagintzan xahutu diren aurrekontuan dirutzak gastu sozialerako bideratuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.