Bruselan adostu zuten Europa "estatuen elkarte pribatu bat" dela iritzi dio HZk, "estatuen legeen menpe dauden Europako Batasuneko herrien kalterako".
Ostiralean onartu zuten Europako Konstituzioak ez duela autodeterminazio eskubidea jasotzen azaldu, eta estatuen hikuntzak eta kulturak bakarrik bermatzen dituela salatu dute, herrienak baztertuaz.
Gainera, Europako Konstituzioa "neoliberalismoaren zerbitzura" dago HZren iritzian, "kapitalaren, finantza sistemaren eta klase enpresarialaren eskubideen zerbitzura" eginda dagoelako. Gainera, horrek "lanpostu duin baterako eskubidea desagertaraztea eta osasungintzaren pribatizazioa" dakarreka azpimarratu dute.
Beraz, "parte hartzea, eskubide sozialak, berdintasuna, ingurumenaren defentsa eta demokrazia parte hartzailea" defendatuko ditu Herritarren Zerrendak, gaur jakinarazi dutenez.
Politika
HZk beste Europa bat "posible" egiteko indarrak biltzeko dei egin die ezkertiar eta abertzeale guztiei
Herritarren Zerrendak abertzale eta ezkertiar sentizen diren gizarte mugimendu eta pertsona guztiei beste Europa bat "posible" egiteko indarrak biltzeko deia egin die. Izan ere, Europar Batasuneko kideen Gobernuburuek joan zen ostiralean Bruselan lortu zuten akordioak ez ditu Euskal Herriaren interesak defendatzen, Herritarren Zerrendaren iritzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu