Europako Hauteskundeak

HZk hemendik aurrera eman beharreko urratsak zehaztu nahi ditu eragileekin

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Herritarren Zerrenda hautagaitza Europako Hauteskundeetarako baliogabetu ostean eragileekin bildu dira HZko zerrendagaiak, hemendik aurrera eman beharreko pausoak zehazteko. Gaur goizean egin duten bileran EA, AB, Aralar, Batzarre, Zutik, Batasuna, Elkarri, LAB, Hiru, Bai Euskal Herriari, EHE, Kontseilua, AEK, ESK eta Bilgune Feminista izan dira besteak beste.

2004ko maiatzaren 28a
18:32
Entzun
Herritarren Zerrendak hemendik aurrera egin beharrekoaren inguruan proposamena eman die gaur eragileei, eta eragileek ere ekarpenak egin dizkiote proposamenari. Horrela, Euskal Herriko eragile guzitiekin bildu, eta aurrera begira egin beharrekoa adostu nahi du HZk. Proposamenak egitea edonoren esku dagoela esan dute, eta halaxe izatea nahi dutela azpimarratu.

Eragile guztiekin hitzegiteko saiakeran, lau multzo egin dituzte: instituzioak, alderdiak, eragile sindikalak eta eragile sozialak.Orain, datorren astean guztiekin biltzeko asmoa dute. Hasteko, datorren astelehenean bilera eskatuko diete Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri eta Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanzi. Asteartean alderdi politikoekin bilduko dira, asteazkenean sindikatuekin eta ostegunean, berriz, eragile sozialekin.

Guztien proposamenak jasota, adosten dutenaren berri emango dutela iragarri dute.

"Jende uholdea Bilbon"

Bihar, manifestazioa egingo du Herritarren Zerrendak Bilbon, egoerari buelta emateko eskatuz. Izan ere, "Euskal Herriaren zati baten bahiketa politikoa" amaitu beharra dagoela esan dute, "salbuespen egoera" bukatzeko. Manifestazioa Aita Donostian hasiko da 18:00tan.

Manifestazioari eragile ugari atxiki zaizkio, besteak beste: AB, ANV, Aralat, Batasuna, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru, Askapena, Bai Euskal Herriari, Bilgune Feminista, EHE eta Euskal Herriko komunistak.

Atxikimendua eman nahi duten eragileek helbide honetan egin dezakete: =e [email protected] == [email protected] =e.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.