HZren baliogabetzea

HZren aldeko ekintza egin dute Parisko Eiffel Dorrean

70 bat lagunek HZ Herritarren Zerrendaren aldeko ekintza egin dute gaur Parisen: zehazki, Eiffel Dorreko lehenengo pisura igo dira ikurrinekin eta HZren banderekin, eta behin hara heldutakoan, 20 bat lagun teilatu gainera igo eta Euskal Herriarentzat askatasuna eskatzen zuen pankarta handia eskegi dute. Azaldu dutenez, Europa guztiari adierazi nahi izan diote Euskal Herria "salbuespen egoeran" bizi dela.

2004ko ekainaren 5a
16:53
Entzun
Askatasunaren Eguna ospatzen dute gaur Frantzian, Bigarren Mundu Gerrakoan aliatuak Normandian lurreratu zireneko urteurrena baita. Hain zuzen ere, data hori baliatu nahi izan dute ekintzaren egileek, "Euskal Herriak eskubide guztiez gozatzeko askatasuna" behar duela aldarrikatzeko.

Liberte pour le Pays Basque (Askatasuna Euskal Herriarentzat) jartzen zuen eskegi duten pankartan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.