"HZren boto guzti guztiak" kontatu daitezen bermatzea "elkartasun demokratikoa" dela esan du Moirasek.Bere ustetan "ez dago arrazoi juridiko eta politikorik milaka euskal herritarri legezko zerrenda bat izateko eskubidea ukatzeko".
"Espainiako estatuaren eraso faxista ekidin nahi dugu" esanez jarraitu du Moirasek, eta "talde independentista eta iraultzaile denek legezko aukera denak" izatearen alde daudela azpimarratu du.
Marije Fullaondo HZko zerrendaburuak eskertu egin du Nos-UPren ekimena, "hitzez askoz ere haratago joan den elkartasunagatik".
Europako hauteskundeak
HZren botoak kontatuko dituzten 3.000 ikuskatzaile izendatu ditu Nos-UP alderdiak
3.000 euskal herritarrek Herritarren Zerrendaren bozkak zenbatzen direla bermatuko dute Nos- Unidade Popular alderdiaren (Galizia) izenean. Hego Euskal Herriko lau lurralde auzitegietara joan dira gaur Nos-UP alderdikoak, beraien ikuskatzaileen izenak ematera. Nos-UPko ordezkari Carlos Moirasek "elkartasun demokratikotzat" jo dut beraien ekintza, eta Marije Fullaondok eskertu egin du "hitzez askoz ere haratago joan den ekintzagatik".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu